Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Polita izan zen Ekigain jaia

Polita izan zen Ekigain jaia

2015/06/25

Estreinakoz antolatu du Elgoibarko Izarrak Ekigain jaia udari ongi-etorria egiteko, eta benetan gustura geratu gara bazkide eta herritarren artean ekimenak izan duen harrerarekin. Datorren urtean Sallobentera bueltatzeko gogoarekin erretiratu ginen denok etxera.

Dozenaka lagun bildu ziren herenegun Sallobenten urteko egunik luzeena ospatzeko. Eguraldi paregabeak lagunduta, oinez joan ziren gehienak, kalejiran, trikitiaren doinuek lagunduta. Sallobentera iritsitakoan, indarrak berreskuratzeko, jan-edanerako tartea izan zen lagun-giroan.

 Hamarrak baino apur bat lehenago entzun zen txalapartaren hotsa estreinakoz Sallobenten, eta orduan eman zitazioan sua plazaren erdian zegoen egur- eta paper-txondorrari. Suak indarra hartu zuenean, berriz, dantzan eta kantuan jardun genuen suaren bueltan. 

 Amaierarako laga genuen suaren gainetik salto egiteko erritua, suak indar apur bat galdu zuenerako. Ume, nerabe, gazte eta heldu asko eta asko izan ziren suaren gainetik salto egin zutenak, urtean zehar izandako gertakari edo gauza txar guztiak erretzeko helburuarekin.  

 Hamaikak jota zeuden jendeak etxerako bidea hartu zuenean. Batzuek herrira autoetan jaitsi baziren ere, gehienak oinez bueltatu ziren, kantuan eta lagunartean, ordura arteko magiari eutsi nahian edo. 

 Antolatzaileon izenean, eskerrak eman nahi dizkiegu jaia janzteko parte hartu zuten guztiei, eta baita Sallobenteko plaza ilusioz eta pozez bete zenuten bazkide eta herritarroi ere. Eta eskerrik asko, zelan ez, falta genituen sagardo-botilak doan eman zeniguten Sallobenteko soziedadeko lagunei ere. Okerrik ez dela, datorren urtean ere han izango gara udari ongietorria egiteko. 

 

Ekigain jaiko erretratu batzuk. 

ekigaina1

 ekigaina2

ekigaina3

ekigaina 4

ekigaina6

ekigaina7

ekigaina8