Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Piñata tailerra eta jai mexikarra familientzat

Piñata tailerra eta jai mexikarra familientzat

2023/11/28

Elgoibarko Izarrak, Elgoibarko Udalarekin elkarlanean, kudeatzen duen Auzoko familiak egitasmoaren baitan HH5eko eta hortik gorako ikasle eta familientzako piñata tailerra eta jai mexikarra antolatu ditugu. Auzoko familiak taldeko kide diren eta jatorri mexikarra duten familiek dinamizatuko dituzte ekintzak.

Ordua
11:00-14:00
 
Egunak:

Abenduaren 16an tailerra eta

Urtarrilaren 13an jai Mexikarra
 

Tokia aurrerago zehaztuko dugu.

 
 

Izena emateko, zenbaki honetara idatzi dezakezue: 747489048

*Tailerra ele bitan emango da.

*Umeak heldu batek lagunduta etorri beharko dira.