Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Otsailaren 1ean ospatuko du Atxutxiamaikak Santa Ageda eskea

Otsailaren 1ean ospatuko du Atxutxiamaikak Santa Ageda eskea

2026/01/14

Iaz moduan, aurten ere Atxutxiamaikak Azkue auzoko baserriak koplatuko ditu Santa Ageda egunaren harira. Familiei eta umeei egokitutako ekimena bada ere, gurekin etorri nahi duen edozein izango da ongi etorria.

Otsailaren 1ean, igandean, Azkue auzoko ermitan elkartuko gara goizeko 10:00etan eta 14:30 aldera arteko jarduna izango dugu.

Ermitatik bertatik hasiko dugu Santa Ageda eskea trikitixaren eta panderoaren soinuak lagunduta. Eta makilarekin lurra joz eta koplak abestuz joango gara baserriz baserri.

Baserriak koplatzeko Eneko Beretxinaga eta Uxue Alberdi izango ditugu gurekin.

Horrez gain, Lizagasar sagartokixan mokadua egiteko aukera izango dugu.

 

Norentzat da? 

Nahi duen edozein pertsonarentzat.

HH2-LH3ko umeak heldu batekin lagunduta etorri beharko dira.

LH4tik gorako pertsonak bakarrik etor daitezke.

 

Santa Ageda ospatzearen inguruko informazioa nahi izanez gero, hemen dituzue bi esteka interesgarri:

 

Amaroa atari digitalean ikusiko duzuen artikuloan informazio ugari aurkituko duzue.

Ahotsak.eus atarian hainbat testigantza topa ditzakezue; tartean, Elgoibarkoak.

 

Izena emateko eta informazio gehiagorako EGIN KLIK HEMEN

IZENA EMATEKO AZKEN EGUNA: urtarrilaren 29a, osteguna.

Ekimen hau udalarekin lankidetzan garatzen da