Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Ostiralean Kiribil etorriko da berriro

Ostiralean Kiribil etorriko da berriro

2013/06/11

Datorren ostiralean, ekainaren 14an, berriz ere Kiribilekin jolasteko aukera izango dugu. Kalegoen plazara etorriko da, gehienetan egin ohi duen moduan. Euskal jaietan murgiltzeko asmotan omen dator.

Ostiralean etorriko da Kiribil bere lagunei bisita egitera. 17:30ean, ohi duen moduan, Kalegon plazara gerturatuko da. Euskal jaiak ospatzeko asmotan datorrela esan digu Kiribilek, txupinazoa, soka-muturra, buruhandi eta erraldoia, erromeria... ez omen da ezer faltako! Eta eguraldiak ere lagunduko digula dirudi! Ez galdu aukera, plazara etorri!