Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Oporrak hartzera goaz!

Oporrak hartzera goaz!

2020/12/21

Etzi hartuko ditugu oporrak, abenduaren 23an, eta urtarrilaren 4ra arte egongo dira itxita elkarteko ateak. Euskalgintzarentzat eta guretzat ere ez da urte erreza izan, baina gure onena eman dugu.

Aurten, abenduaren 24an ezingo gara Kalegoen plazan bildu Olentzerorekin eta Mari Domingirekin, baina Atxutxiamaikaren neguko oporraldia izango dugu txikienen gozamenerako. Gainera, urteari agur esateko, bertso-saio berezia ere izango dugu abenduaren 29an Herriko Antzokian. Sarrerak aspaldi agortu ziren, baina streaming bidez emateko lanetan dihardugu.

 

Besterik ez. Zerbait behar baduzue, gaur, bihar eta etzi elkarteko bulegoa eta telefonoak zabalik topatuko dituzue  goizeko ordutegian (9:00 - 14:00). Amaiera ona eman urteari eta ea berria zaharra baino hobea izaten den.