Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Olentzerori bisita, Mirandaolara familia irteera

Olentzerori bisita, Mirandaolara familia irteera

2016/11/11

Mirandaolara (Legazpi) familia irteera antolatu dute Ludotekak eta Kiribilduz egitasmoak, Udalarekin lankidetzan. Bertan, Olentzerori bisita egiteko eta ardien mundua ezagutzeko aukera izango dute txikiek eta euren gurasoek. Goizean, ardien mundua ezagutzeko bi txanda egongo dira, gazta dastatzeko, ikuilua bisitatzeko... Bazkal orduan herrira jeitsiko gara, bertan bazkaldu eta arratsaldean Olentzerori bisita egiteko beste bi txanda egongo dira.

Bisitetarako bi txanda egongo direnez, autobusentzat bi txanda egin ditugu. Lehenengo autobusa 10:00etan irtengo da eta 18:00etan iritsiko da eta bigarren autobusa 11:00etan irtengo da eta 19:00etan iritsi.

Noiz: abenduaren 4an, igandean.

Irteera: 10:00etan eta 11:00etan, Txankakuako autobus geltokian.

Itzulera: 18:00etan eta 19:00etan, King Kongeko autobus geltokian.

Eraman beharrekoa: jatekoa (bazkaria, askaria...) eta arropa erosoa.

Prezioa: pertsonako 12€ (bazkideek 10€). 2 urtetik beherakoek, doan.

 

Izen ematea azaroaren 14an hasiko da, astelehenean, 16:00etatik aurrera Ludotekan eta Elgoibarko Izarraren bulegoan, azaroaren 21era arte. Hau behin betikoa izan dadin, izen emate fitxa beteta eta ordainketa eginda egon beharko da. Dirua esku dirutan.

*Plazak mugatuak dira.