Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak MIKOLOGIA MUNDUA EZAGUTZEKO JARDUERA

MIKOLOGIA MUNDUA EZAGUTZEKO JARDUERA

2025/10/21

Morkaiko Mendizale Elkarteak, Elgoibarko Izarraren Atxutxiamaikak eta Elgoibarko Baso Biziak elkarteak aurrera eramaten dugun "Gure natura ezagutzen" programaren hurrengo ekintza urriaren 25ean izango da: Mikologia mundua ezagutzeko jarduera, hain zuzen ere.

Oraingoan, Azoka Biziz proiektuarekin elkarlanean, hilabete amaierako nekazaritza eta abeltzaintza azokarekin burutzen den proiektua da, mikologia mundua ezagutu eta gerturatzeko hainbat jarduera proposatuko dira. 

Kultur etxeko sotoan Karakate elkarteko kideek sortutako erakusketa egongo da. Kanpoan berriz, familian, lagunekin edo nahi den bezala jolasteko ginkana egiteko aukera izango duzue.

Ekintza hau udalaren babesarekin egiten da.

Informazio gehiago:

https://labur.eus/GureNatura2025 

 

MIKOLOGIA MUNDUA EZAGUTZEKO JARDUERA

``Mikologia mundua ezagutzeko jarduera´´ kartela.