Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak MENDI IBILBIDE GIDATUA AKOLAN BARRENA

MENDI IBILBIDE GIDATUA AKOLAN BARRENA

2025/10/29

Morkaiko Mendizale Elkarteak, Elgoibarko Izarraren Atxutxiamaikak eta Elgoibarko Baso Biziak elkarteak garatzen duten "Gure natura ezagutzen" programaren hurrengo ekintza azaroaren 9an izango da, mendi ibilbide gidatua Akolan, hain zuzen ere.

Ibilbidean zehar Iñaki Sanz Azkue izango dugu gida lanetan. Berak lagunduko digu inguruko paisaia ezagutzen. Naturaren eta gizakion jardueraren elkarrekintzak emandako emaitza ulertzeko klabeak emango dizkigu, eta beraz, Hernaniko txoko hau sakonago ezagutzeko aukera paregabea izango dugu.

Mendirako arropa eta oinetako aproposaz gain, jatekoa eta edatekoa eraman beharko da.

Plazak mugatuak dira.

Ekintza hau udalaren babesarekin egiten da.

Izen ematea/inscripción:

https://atxutxiamaika.eus/ helbidean, egitasmoak atalean aurkitu duzue, Gure Natura Ezagutuz proiektuan.

edo  https://labur.eus/GNE25