Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Maskaradak ikustera goaz

Maskaradak ikustera goaz

2013/04/15

50. urteurrena dela eta Haritz dantza taldearekin batera Xiberuara irteera antolatu dugu Maskaradak ikustera. Apirilaren 28an izango da irteera.

50. urteurrena dela eta urte osoko programazioa antolatu dugu eta tartean Xiberuara irteera. Maskaradak ikustera joango gara Xiberuara. Haritz dantza taldearekin batera antolatu dugu irteera, dantza taldea ere bere 40. urteurrena ospatzen ari den honetan.

Apirilaren28an izango da irteera, goizeko 09:00etan irtengo gara (Kalegoen plazatik) autobusean, eta eguna maskaradak ikusten pasa ondoren 22:00ak aldera itzuliko gara Elgoibarrera. Bazkaldu ere han egingo dugunez, norberak bere bazkaria eraman beharko du etxetik. 12 euro balio ditu autobusak.

IZEN-EMATEA Elgoibarko Izarrak ubitarten daukan lokalean egingo dugu, eta apirilaren 24a da izena emateko azken eguna. Hala ere, bulegora etortzeko aukerarik izan ezean 943 741 626 zenbakira deituta edo elgoibarkoizarra@elgoibarkoizarra.com helbidera idatzita ere eman daiteke izena.