Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Martxan da Sanbartolomeetako Umeen eta Nerabeen eguneko ekintzetan izena emateko aukera

Martxan da Sanbartolomeetako Umeen eta Nerabeen eguneko ekintzetan izena emateko aukera

2024/06/10

Elgoibarko Udalak antolatu eta Atxutxiamaikak kudeatzen dituen Umeen Eguneko eta Nerabeen eta Gazteen eguneko ekintzetan zein parte hartze izango den jakiteko galdetegiak zabaldu ziren joan zen ostiralean.

Egun horietarako egitarauak beranduago aterako diren arren, azken horien barneko ekintza batzuetan zein parte hartze izango den jakin beharra dugu: umeen eguneko hamarretakoa, umeen/nerabeen eguneko kamiseta, umeen/nerabeen eguneko bazkaria, besteak beste.
 
Galdetegi horiek, LH1-LH6 bitarteko haurrei eta DBH1-DBH4 bitarteko nerabeei zuzendutak daude, eta honako hauek dira:
 
 
 
 
Egun horien bestelako informaziorik behar izanez gero, honako helbide elektronikora idatzi edota honako telefono zenbakira deitu dezakezue: aisia@elgoibarkoizarra.eus / 943741746.