Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Martxan da, berriz ere, TERTULIAK programa

Martxan da, berriz ere, TERTULIAK programa

2020/10/23

Asteazkenean eman genion hasiera 2020-2021 ikasturteko Tertuliak programari, Eñaut Elorrietak eta Maite Larburuk Makina Erremintaren Museoan eman zuten kantaldiarekin. Tertuliak eguzki argitan bideoa ere sortu dugu.

Aurreko ikasturtean ezin izan zioten astero biltzeko dinamikari eutsi Tertuliak programakoek, koronabirusa dela-eta, baina aurtengoan gauzak hobeto joango diren esperantzarekin ekin diogu.

Oraindik izen-ematea zabalik dago eta ez dira talde guztiak osatu, baina dagoeneko 35 lagun inguru daude izena emanda programan parte hartzeko.

20 urte beteko ditu Tertuliak programak datorren urtean, eta euskaraz berba egiteko erraztasunik edo aukerarik ez daukatenei zuzenduta dago, batez ere. Talde txikitan banatu eta astean behin biltzen dira ordubetez euskaraz tertulian jarduteko. Talde bakoitzean euskaraz ondo moldatzen den lagun bat egoten da gainontzekoei laguntzeko. Tertuliak, finean, dakiguna praktikan jarri eta ez dakiguna ikasteko programa bat da.

Tertulietan parte hartu nahi baduzu, jarri gurekin harremenetan!

elgoibarkoizarra@elgoibarkoizarra.eus

943 741 626 (Imanol)

Programaren eragileak Elgoibarko Izarra, Elgoibarko Udala, AEK euskaltegia eta Udal Euskaltegia dira.