Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Maiatzaren 16an izango da aurtengo "Erromeria familian"

Maiatzaren 16an izango da aurtengo "Erromeria familian"

2025/05/08

Hurrengo astean, ostiralean, izango da Udal Ludotekak, Inazio Bereziartua musika eta dantza eskolak eta Atxutxiamaikak antolatzen dugun "Erromeria familian" ekimena. Aurtengoan ere, Haritz Euskal Dantzari taldearekin jardun dugu elkarlanean.

17:30ean izango dugu zita Azkue auzoko zelaian. Ludotekak eta Atxutxiamaikak  jolasgune bat jarriko dugu bertan, eta umeek eta familiek, oro har, material ezberdinekin jolasteko eta esperimentatzeko aukera izango dute.

18:30ak aldera, Inazio Bereziartua musika eta dantza eskolako umeen erromeria izango dugu, eta musikariek jotzen duten musika dantzatzeko aukera izango dugu bertaratutakook.

Ondoren, Haritz Euskal Dantzari Taldearekin batera, dantzaldia izango dugu dantzatzeko gogoz daudenentzat!

Zelaian bertan, zerbait jateko aukera ere luzatu nahi diegu herritarrei; norberak dakarrena edo Gaztelekuko nerabeek jarriko duten postuan erositakoa.  Horretarako, manta bat ekartzea gomendatzen dugu.

Jarduera hau udalarekin eta San Roke lokal sozialarekin lankidetzarekin garatuko da.

 ERROMERIA FAMILIAN