Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Larunbat honetan izango da Euskara ala Ezkara Kirolean? jardunaldia

Larunbat honetan izango da Euskara ala Ezkara Kirolean? jardunaldia

2022/09/01

80 lagun inguru bilduko gara IMH Campusean eta oraindik badago izena emateko aukera.

Gainera, kirolarien mahai-ingurua bakarrik ikusteko aukera ere izango da, hala nahi dutenentzat. Horretarako, baina, izena eman beharko da irailaren 2a baino lehen, Elgoibarko Izarrara (943 74 16 26) edota Olaizaga Kiroldegira ( 943 74 44 15) deituta.

Euskara ala Ezkara Kirolean? izango da aurtengo jardunaldiaren izenburua, eta kirola, euskara eta Elgoibar izango dira hiru osagai nagusiak.  Programari dagokionez, kirolari eta euskarari lotutako bost hitzaldi, eliteko kirolarien mahai-ingurua, eta Biba zuek! errekonozimendu ekitaldia izango ditugu. Jardunaldia goizeko 9:30ean hasi eta 14:30ean amaituko da.    

Jardunaldia Elgoibarko Izarrak eta Elgoibarko Udalak antolatu dute elkarlanean. IMH Campusek, urtero moduan, bere laguntza eskaini digu,  eta DANOBAT-GROUPen, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntza jaso dugu jardunaldia antolatzeko.