LAN-DEIALDIA
Elgoibarko Izarraren Atxutxiamaikak aisia hezitzaileko koordinatzailea behar du.
LANPOSTUAREN EZAUGARRIAK:
· Atxutxiamaikaren egitasmo pedagogikoa landu eta elikatzea, bereziki, haur eta nerabeen aisia hezitzailea eta parte hartzea.
· Dirulaguntzen kudeaketa: eskaerak, memoriak, …
ESKATZEN DA:
· Aisia hezitzailean lan eskarmentua izatea.
· Euskara maila handia izatea, ahoz eta idatziz.
ESKAINTZEN DA:
· Jardun osoko lan kontratua.
· Formatzeko aukera.
BALORATUKO DA:
· Aisia hezitzailean formazioa (hezkidetza, inklusioa, parte hartzea, …).
· Euskalduntasuna lantzeko estrategien ezagutza.
· Euskalgintzan jardun izana.
· Sare sozialak, web guneak, … kudeatzeko ezagutza.
· Elgoibarkoa edo ingurukoa izatea.
Curriculuma bidaltzeko azken eguna: IRAILAK 8, ASTELEHENA
kudeaketa@elgoibarkoizarra.eus
943 741 626 / 643 499 169