Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Korrika egitera goaz!

Korrika egitera goaz!

2017/03/30

Aurreko edizio guztietan moduan, oraingoan ere Korrika egingo du Elgoibarko Izarrak. Apirilaren 5ean pasako da Korrika gure herritik, eta Elgoibarko Izarrak Armueta harategian hartuko du lekukoa, goizeko 7:00etan. Gonbidatuta zaudete bazkide guztiok, Elgoibarko Izarrarekin Korrika egitera!

42 bazkidek jarritako diruari esker erosi du Elgoibarko Izarrak Korrikako kilometro bat. Hamar euro jarri ditu bakoitzak eta 420 euro entregatu dizkio Elgoibarko Izarrak Korrikari.  Iñaki Kondek eta Maialen Astigarragak izango dute elkartearen izenean lekukoa eramateko ohorea. Elgoibarko Izarrako lehendakaria da Iñaki, eta elkarteko langilea Maialen.

Apirilaren 5ean iritsiko da Korrika Elgoibarrera, goizeko 7:00etan, eta Elgoibarko Izarrak Armueta harategian hartuko du lekukoa.

Laburbira, apirilaren 4an

Korrika Kulturala programaren baitan, Laburbira euskarazko film laburren emanaldia izango dugu. Euskaltzaleon Topagunearen ekimena da eta AEK euskaltegiak, Elgoibarko Udalak eta Elgoibarko Izarrak antolatu dugu elkarlanean

8 film labur emango ditugu, 75 minutu iraungo duen zine-emanaldian:

  • Azken saskia, Oier Fuentes.
  • Beti bezperako koplak, Ageda kopla taldea.
  • Ihesa, Alejandro Diaz Castaño
  • Elemakarrak, Ibon Iza
  • Jalgi, Eki Pagoaga
  • 280 º, Uda films
  • Euspot, lehiaketako spot onenak
  • Hileta, Kepa Sojo

Emanaldia apirilak 4an izango da, asteartean, arratsaldeko 19:00etan hasita. Kultur Etxeko hitzaldi gelan emango dugu, eta doan izango da.