Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Kantuan eta eskean Elgoibarko Izarrarekin

Kantuan eta eskean Elgoibarko Izarrarekin

2014/01/14

Urtero bezala Santa Agenda bezperan Elgoibarko Izarrarekin batera kantuan jarduteko plan polita antolatu dugu. Utarrilaren 28a orduko eman behar da izena.

Santa Agenda bezperan (otsailak 4, asteartea) kantuan egin eta baserriz baserri eskean jarduteko batu ohi gara Elgoibarko Izarrak antolatuta, eta aurten ere horretarako plana prestatu dugu. 

Eguerdiko 14:30ean Kalegoen Plazan batu eta famili erretratua ateratakoan herriko baserri auzoetara abiatuko gara. 21:30ak bitartean kantuan jardun ostean Aiastiako sozidadean emango diogu amaiera egunari bertakoek prestatutako afari goxoarekin.

Parte hartzeko izena eman behar da urtarrilaren 28a orduko  943 74 16 26 zenbakira deituta (Imanol) edo elgoibarkoizarra@elgoibarkoizarra.com helbidera mezua idatzita.