Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Kantua, dantza eta komunitatea josiko ditugu euskararen hariarekin!

Kantua, dantza eta komunitatea josiko ditugu euskararen hariarekin!

2023/10/20

Kantua, dantza eta komunitatea josiko dituen ekimena izango dugu urriaren 25ean, asteazkena, Musika Eskolako auditorioan, 19:00etan hasita. Bi hitzaldi eta kantuak izango dira osagaiak.

Hau da prestatu dugun programa:

 

·        Kantu bidean, Txori kantagiatik Leku Ederrera!

 

Hizlaria: Ihitz Iriart Casenave, “Amaren alabak” taldeko abeslaria.

 

Bere kantari eta kultur eragile ibilbidearen esperientziaz, Ihitz Iriartek Iparraldeko kantagintzaz berba egingo digu, bai eta hango kultur ohiturek dakarzkiten baloreetaz ere: hizkuntzaz, elkarlanaz eta komunitatearen sendotzeaz, besteak beste.

 

·        Inazio Bereziartua Musika Eskolako GAZTENAHIA abesbatzaren parte-hartzea.

 

Gaztenahia Abesbatza Inazio Bereziartua Musika Eskolako 11 gaztek osatzen duten ahots taldea da, eta Silvia Hernández da zuzendaria.  Gazteek ahots musikaz gozatzeko lanean dihardute, eta mota askotariko kantak abesten dituzte. Oraingoan bi euskal kanta eskainiko dizkigute: Amaren alabak taldearen "Ainerak egin" eta Xabier Leteren "Xalbadorren heriotzean".

 

·        Euskararen zinta-dantza, euskara eta komunitatea txirikordatuz

 

Hizlaria: Aritz Ibañez Lusarreta, “Duguna” dantza taldeko zuzendaria.

 

Zinta-dantzaren printzipioa zera da: dantzari bakoitzak hari bat eusten du bere eskuan eta gainontzeko dantzariekin gurutzatuz, hariak ere elkar korapilatuz eta txirikordatuz doaz, ehundura bat sortuz. Dantzak komunitatea irudikatzen du sinbolikoki, eta irudikatzeak berak komunitatea txirikordatzen eta ehuntzen laguntzen digu, harremanak indartuz. Bi hari horiek —euskal dantza eta komunitatea— euskararenarekin korapilatuz gero, txirikorda sendoa ehundu dezakegula erakutsi digute hainbat esperientziek.

  

 

Eguna: urriak 25, asteazkena

Ordua: 19:00

Tokia: Musika Eskolako auditorioan

 

 

Antolatzaileak: Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topagunea, Elgoibarko Udala, Inazio Bereziartua Musika Eskola eta Haritz Euskal dantzari Taldea.