Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Jostailuak aukeratzeko katalogoak eskuragarri

Jostailuak aukeratzeko katalogoak eskuragarri

2022/11/30

Eguberrien gertutasuna dela eta, Atxutxiamaikak, Udal Ludotekak eta Udal Gaztelekuak eskuragarri jarri ditugu aurreko urteetan elkarlanean sortutako jostailuen katalogoak. Katalogo hauek 2015etik 2021era antolatu diren jostailuen erakusketetan hautaturiko jostailuak biltzen dituzte.

Jolasteak modu positiboan eragiten die umeei eta nerabeei, baita helduei ere. Izan ere, jolasaren bitartez harremanak eta balore ezberdinak lantzen dira, lagunartean momentu dibertigarriak sustatzen dira eta emozioen lanketa, esplorazioa, esperimentazioa zein komunikazioa bezalako aspektuak lantzen dira.

Hortaz,  eta jostailuek pertsona ororen garapenean duten garrantziaz jabetuta, lan taldeak merkatuan dagoen eskaintza aztertu izan dugu eta gomendagarriak diren jostailuen aukeraketa egin dugu urtez urte.

Hautaketa hori egiteko zenbait irizpide hartu ditugu kontuan: hezkidetza, emozioak, kooperazioa, zentzumenak eta beste zenbait faktore lantzen dituzten jostailuak izatea, alegia.

Horrez gain, jostailuak erosteko gomendioak ere landu eta proposatu nahi dizkizuegu:

  •     Parte-hartzaileen gaitasun eta abilezien garapenerako egokia den jostailua izatea.
  •     Oparitzen den jostailu kopurua zaintzea.
  •     Jostailu askotarikoak bilatzea; alderdi ezberdinak lantzen dituzten jostailuak.
  •     Jostailuak transmititzen dituzten baloreak zaintzea: indarkeria, sexismoa, lehiakortasuna…
Lan horren emaitza katalogo hauetan aurkitu daiteke, non adin-tarte ezberdinei zuzendutako eta balio hezitzaile eta ezaugarri ezberdinei erantzuten dieten jostailuak bildu diren. Beraz, aukeratu zuen neurrikoa eta ekin jolasteari!
Hemen dituzue katalogoak eskuragarri:
 

 

186,359 Clic Vectores, Ilustraciones y Gráficos - 123RF