JOLASIAN egitasmoa ekainean egingo da!
Elgoibarko Izarraren Atxutxiamaika sailak, Udal Ludotekak eta Udal Gaztelekuak elkarlanean sortutako Jolasaren Asteak, aurten, JOLASIAN izena izango du. Eta ez da aldaketa bakarra izango!
Aurten berrikuntzekin gatoz: alde batetik, data. Aurten ekainean izango da; ekainaren 4tik 13ra arte hain zuzen ere. Beraz, gorde data horiek!
Bestetik, egun horietan HHtik hasi eta DBHra bitarteko haur, nerabe eta beren familiek jolasarekin lotutako eskaintza izateaz gain, antolatu dugun eraikuntza lehiaketan ere parte- hartzeko aukera izango dute.
Azken horretan parte hartzeko izen-ematea maiatzaren 19an hasi eta 26an bukatuko da; eta eraikuntzak ekainaren 4an aurkeztu beharko dira Aita Agirreko Kulturgunean, 16:30etik 18:00etara bitartean. Lehiaketan parte hartzeko galdetegia hurrengo loturan duzue eskuragarri: https://labur.eus/JOLASIAN.
Horri lotutako informazio gehiago ondoko kartelean duzue.
JOLASIAN egitasmoaren informazio gehiago datak hurbildu ahala emango dugu; beraz, egon adi!