Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Jolasaren astea ospatuko da urrian

Jolasaren astea ospatuko da urrian

2022/10/07

Udal Ludotekak, Udal Gaztelekuak eta Atxutxiamaikak Jolasaren astea antolatu dugu urriaren 17tik 21era. Helburua jolasa kalera ateratzea eta jolas mota ezberdinak erakustea da. Horretarako, eragile ezberdinen jolasak ikusteko eta parte hartzeko aukera egongo da.

2021eko jostailu erakusketaren ebaluazioa egiten ari ginela konturatu ginen erakusketara zetorren pertsona askok jolastea eskatzen zuela eta jolas-txokoa, elkarrekin jolasten zuten guraso eta seme-alabez betetzen zela.

Jolasak berak duen garrantziari bere balioa ematea erabaki genuen eta 2022an Jolasaren astea antolatzea erabaki genuen. Barruko espaziotik kanpo espaziora salto egin, kalea hartu eta jolas mota ezberdinak erakustea da helburua.

Horretarako, eskaintza anitza eta zabala prestatu dugu eta zenbait eragilek ere parte hartuko dute bertan: Egur Arte Tailerrak, Ignazio Bereziartua Musika eta Dantza Eskolak, Zubi-Ondo Xake Taldeak eta Biraka Dantzak.

0-18 urte bitartekoentzako eskaintza prestatu dugu eta familientzako ere antolatu ditugu tailerra, solasaldia eta jolasteko aukera.

Hemen duzue egitaraua

Jolasaren astea

Ikastaroetan izena emateko egin KLIK

Aquí teneis el programa en bilingüe KLIK

Ekintza hau Udalarekin lankidetzan garatzen da.