Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Jalgi hadi plazara! ekimeneko bideoa

Jalgi hadi plazara! ekimeneko bideoa

2016/12/19

Elgoibarko Euskarak 365 Egun taldeak Jalgi hadi plazara! bideoa prestatu du. Abenduaren 2an izan ziren giza kateko eta Plazera plazara! jaialdiko irudiak jasotzen dira bertan.

2013an sortu zen Elgoibarko Euskarak 365 Egun taldea, eta bertako kide eta koordinatzailea da Elgoibarko Izarra. Taldearen helburu nagusia elgoibartarron euskaltasuna aldarrikatzea da, eta horretan dihardu azken lau urteotan.

 

Bideo honetan, aurtengo abenduaren 2an izan zen Jalgi hadi plazara! ekimena jasotzen da; zortzi minutuko iraupena dauka, eta, besteak beste, giza kateko eta Plazera plazara! jaialdiko irudiak ikus daitezke.