Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Jalgi hadi plazara! ekimena izango dugu ostiral honetan

Jalgi hadi plazara! ekimena izango dugu ostiral honetan

2016/11/28

Elgoibarko Euskarak 365 Egun taldeak antolatuta, Jalgi hadi plazara! ekimena izango dugu ostiral honetan, arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Hasteko, giza katea izango da 19:00etan, Kalegoen plazan hasita, eta ondoren, Plazera plazara jaialdia, 19:30ean, Maalako parkean.

Elgoibarko Izarrak koordinatzen du Elgoibarko Euskarak 365 Egun taldea, eta talde hori 2013an hasi zen Euskararen Nazioarteko Egunaren bueltako ekimenak prestatu eta antolatzen. Ekimen horien helburu nagusia elgoibartarron euskaltasuna aldarrikatzea da; gure euskaldun izateko borondatea plazaratzea, eta, batez ere, hiru ezaugarri dituzte antolatzen ditugun ekimenak:

  • Parte-hartzaileak dira: herriko elkarteak eta herritarrak dira protagonistak.
  • Herriko kale eta plazetara irteten gara euskaldunak garela eta izan nahi duguna esatera.
  • Jai-giroan aldarrikatzen dugu euskaltasuna. 

 

Jalgi hadi plazara!

Hori da aurtengo ekimenari jarri diogun izenburua. XVI. mendean Bernat Etxeparek egindako aldarrikapena da, baina, gure ustez, oraindik ez du gaurkotasunik galdu. Euskararen kontua plaza publikora atera nahi dugu, eta hori da abenduaren 2an egingo duguna.

 

Aurtengo egitasmoa:

Bi atal nagusi izango ditu aurtengo ekimenak:

  • Giza katea: Kalegoen plaza eta Maalako parkea lotuko dituena, 53 elkarte eta 500 herritarren parte-hartzearekin.
  • Plazera plazara jaialdia: Maalako parkean izango da, 16 elkarteren parte hartzearekin, eta, besteak beste, karaokeak, esketxak, koreografiak, dantzak, poesia eta euskal txirigota ikusi eta entzungo dira.

 

Giza katea 19:00etan irtengo da Kalegoen plazatik, baina parte hartu behar dutenek 18:30ean azaldu behar dute plazara. Plazera plazara jaialdia, jaialdia, berriz, 19:30ean hasiko da, giza katea Maalara iristen denean.

 

Bi bideotan jasoko dugu dena

Egun horretan ikusi eta bizi izandakoa gordetzeko, bi bideo sortuko ditugu:

  • Bideo ofiziala, giza kateko eta Plazera plazara jaialdiko irudiekin eta herritarren testigantzekin osatuko duguna, 12 minutukoa.
  • Herri-BIDEOA: herritarrek mugikorrarekin grabatutako irudiekin osatuko dugun bideoa. Herri-BIDEOA sortzeko, elkarte bakoitzeko lagun bat izendatzea proposatu dugu. Mugikorrarekin kalera irten eta 10 segundoko bideoak grabatzea, hain zuzen ere. Nahi beste graba daitezke eta elgoibar365@gmail.com helbidera bidali behar dira. Abenduaren 5erako bidali behar dira bideoak.

 

 

GIZA KATEAn parte hartuko duten elkarte eta erakundeak 

Hurrenkera

Elkarte-erakundea

Hurrenkera

Elkarte-erakundea

1

Erraldoiak

28

Sare

2

Udal Txistulariak

29

LAB

3

Udalbatza

30

Udal Euskaltegia

4

Elgoibarko Izarra

31

Sortu

5

Gazte Asanblada

32

Morkaiko

6

Jaiki gazte taldea

33

IMH

7

Herri Eskola

34

EAJ

8

Ikastola

35

Txankakua

9

Elgoibarko Lagun taldea

36

Sanlo

10

Institutua

37

Meka

11

Gure Esku Dago

38

Stop deshaucios

12

EA

39

Prekarietatea

13

AEK euskaltegia

40

Urnobitza

14

Haizea

41

Loreak emakume-taldea

15

Igeriketa-taldea

42

Kalamua guraso-elkartea

16

Mintxeta atletismo taldea

43

Ikastolako gurasoak

17

Musika Eskola

44

Altzola Zubibai

18

Dultzaineroak

45

Aire andaluz

19

Ongarri zine-kluba

46

Udal langileak

20

Lagunak pilota-eskola

47

Haritz dantzari-taldea

21

Errigora

48

Danobat

22

Haurreskola

49

Mauxitxa txaranga

23

Eskuz

50

Kontsumo taldea

24

Nagusilan

51

Kale kantariak

25

Egur 

52

60 +

26

Tenis

53

Musika Eskolako trikitilari taldea

27

CD Elgoibar

 

 

 

 

 

PLAZERA PLAZARA jaialdian parte hartuko duten elkarte eta erakundeak

 

Elkarte-erakundea

Egingo dutena

Aurkezpena

Ainhoa Mendibil

Musika Eskola

Musika, kantua eta dantza: Guk euskaraz

Aire andaluz

Dantza (sevillanak)

Loreak emakumeak

Poesia errezitaldia

Elgoibarko Izarra

Euskal txirigota

Gure Esku Dago

Karaokea: Gure Esku Dago

Herri Eskola

Karaokea: Txantxangorria naiz

Ikastola

Koreografia: Gora gure ikastola!

Kale kantariak

Kantua: euskal kanten popurria

Kalamua guraso elkartea

Errezitaldia: Euskararen patua

EAJ

Karaokea: Aldapan gora!

Udalbatza

Karaokea: Euritan dantzan!

Institutua

Koreografia: Hona bostekoa!

AEK euskaltegia

Esketxa

Haritz dantzari-taldea eta dultzaineroak

Dantza, jendearekin batera

Mausitxa txaranga

Beitxu, beitxu!

 

 

Nabigatu euskaraz