Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak 'Izanaren Izena, izena duenak izana duelako'

'Izanaren Izena, izena duenak izana duelako'

2011/10/04

Azken hiru urteetako dinamikari eutsiz, aurten ere egitasmo berezia prestatu dugu urrirako Elgoibarko Izarra Kultur Elkarteak eta Elgoibarko Udalak. Aurtengo egitasmoaren muina eta bizkarrezurra izena izango da. Izena duenak izana ere baduela dio esaera zaharrak, eta izenaren bueltan jardungo dugu aurten, gure izana hobeto ezagutzeko helburuarekin.

 

Bi helduleku nagusi izango ditu aurtengo programazioak:

  1. Hitzaldi-zikloa, hiru hitzaldiz osatuta.
  2. Izenaren izana kanpaina, elgoibartarrok gure izen-abizenak euskaratzeko kanpaina.

Ikus ditzagun bien gaineko xehetasunak:

A) Hitzaldi-zikloa:

  • Izanaren Izena 2011 kartela.jpgUrriak 5, asteazkena: Elgoibarko Toponimia lanaren aurkezpena eta Elgoibarko toki-izenak hitzaldia. Hizlariak: Mikel Gorrotxategi, Euskaltzaindiaren Onomastika Batzordeko idazkaria, eta Amaia Pinacho eta Nerea Alaba, Elgoibarko Toponimia lanaren egileak.
  • Urriak 19, asteazkena: "Elgoibarren, astuak goen eta barren: ekinaldi bat Elgoibarko euskararen gainean". Hizlaria: Jesus Mari Makazaga, filologoa eta EHUko irakaslea.
  • Urriak 26, asteazkena: “Amaia, debekatuta zaude!” euskal izen-abizenen histori hitzaldia. Hizlaria: Mikel Gorrotxategi, Euskaltzaindiaren Onomastika Batzordeko idazkaria

*Lehen hitzaldia Kultur Etxeko sotoan izango da, eta Kultur Etxeko hitzaldi gelan beste biak. 19:00etan hasiko dira hirurak.

B) Izenaren izana kanpaina, elgoibartarrok gure izen-abizenak euskaratzeko kanpaina:
Oraindik ere elgoibartar askok idazten dituzte haien izen-abizenak gaztelaniaren grafiarekin. Horiek euskaratzeko helburuarekin jarriko dugu Izenaren izana kanpaina martxan. Azaroaren 11n hasi eta abenduaren 16ra arte izango da kanpaina.
Antolatzaileak: Sarreran esan moduan, ELGOIBARKO IZARRA Kultur Elkarteak eta Elgoibarko Udalak elkarlanean antolatu dugu aurtengo Izanaren izena ekimena.