Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Irudi-kontakizun lehiaketa DBHko eta Batxillergokoko ikasleentzat

Irudi-kontakizun lehiaketa DBHko eta Batxillergokoko ikasleentzat

2022/11/11

Elgoibarko Izarraren Atxutxiamaika Sailak irudi-kontakizun lehiaketa antolatu du DBH eta BATXIko ikasleentzat. Irudiz eta hitzez osatutako autorretratua izango da parte hartzaileek sortu beharreko lana. Irudi-kontakizunak jasotzeko epea abenduaren 2a izango da eta herriko dendetan gastatzeko 100€ko bonoa jasoko du irabazleak.

nijpg

 

Oinarriak:

· Lehiaketa honetan parte hartu ahal izango dute Elgoibarren eskolatutako DBH eta BATXIko ikasleek.

. Lanek irudia eta hitza (gehienez 300 karaktere) izan beharko dute eta hizkuntza euskara izango da.

· Lanak jasotzeko azken eguna: abenduak 2
· Lanak atxutxiamaika@elgoibarkoizarra.eus helbidera bidali beharko dira, edota Elgoibarko Izarraren bulegora ekar daitezke (Aita Agirre 3, 3 ezkerra)
· Gaia: NI (norbera)
· Saria: Elgoibarko Txankakua Merkatarien Elkarteko denda batean gastatzeko 100€ko bonoa.
· Irabazlearen izena abenduaren 16an jakinaraziko

Lehiaketa hau udalarekin lankidetzan garatzen da