Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Ni ere banaiz BARREN

Ni ere banaiz BARREN

2010/12/20

Dirua behar genuelako jo genuen BARRENen irakurleengana laguntza eske, eta estimatzekoa izan da, benetan, jendearen erantzuna. 12.540 euro lortu ditugu.

15.000 euro behar genituen BARRENeko 2010eko aurrekontuei aurre egiteko, eta irakurleongana jotzea erabaki genuen. Bost euroko 1.000 bono-laguntza prestatu genituen, eta denak salduz gero, 15.000 euro lortuko ditugu. 2010eko aurrekontuei aurre egiteko behar duguna, hain zuzen ere.

 

Irailaren 24an egin genuen kanpainaren aurkezpena. Hasiera-hasieratik ikusi genuen jendeak bat egiten zuela kanpainaren izenburuarekin; BARREN denok osatzen dugula, eta denon artean eutsi behar diogula proiektuari. Eta emaitza ere halakoa da: kanpaina oraindik amaitu ez bada ere, momentuz 12.300 euro pasa bildu ditugu irakurleok erositako laguntza-bonoei esker.

 

Kanpaina urtarrilaren 7a amaituko da, eta ez ahaztu bost euroko bonoak erosi dituzuenon artean bi lagunentzako jatordu bat zozketatuko dugula. Jatordua Aiastia-San Migel auzoko Belaustegi jatetxean izango da, eta zenbaki sarituaren berri BARRENen emango dugu (urtarrilaren 7ko alean). Eskerrik asko, bene-benetan, Ni ere banaiz BARREN! esan diguzuen guztioi!