Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Irailean ere gozatu Atxutxirekin!

Irailean ere gozatu Atxutxirekin!

2025/06/19

Gaurtik uztailaren 4ra bitartean eman daiteke izena iraileko txoko osagarrietan.

Irailean zerbitzu berezia eskainiko diegu Elgoibarko umeei eta beren familiei, Atxutxiamaikaren eskutik. Iraileko lehen astean umeek eskolarik ez dutela eta, zerbitzu berezi eskainiko dugu irailaren 1etik 5era bitartean.

Helburua umeak eskolan hasi aurreko egunak aisia hezitzailearekin janztea da, eta, besteak beste, jolasak, natur ekintzak eta bestelako jarduerak antolatuko ditugu.

Iraileko txokoak Haur eta Lehen Hezkuntzako umeei zuzenduta daude, eta goizez izango dira (9:00-13:00). Izena emateko epea ekainaren19tik uztailaren 4ra bitartean egongo da zabalik.

Oharra: taldea osatzeko gutxieneko izen-emate kopurua egon beharko da.

Prezioa: 83 € / 75 € Elgoibarko Izarrako bazkideek