Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Irailean ere gozatu Atxutxirekin!

Irailean ere gozatu Atxutxirekin!

2023/07/11

Gaurtik uztailaren 20ra arte eman daiteke izena iraileko txoko osagarrietan.

Aurten ere iraileko txokoen zerbitzua eskainiko diegu Elgoibarko familiei, Atxutxiamaikaren eskutik. Txokoak lau egunetan izango dira: irailak 1, 4, 5 eta 6.

 

Helburua umeak eskolan hasi aurreko egunak aisialdi hezitzailearekin janztea da, eta, besteak beste, jolasak, natur ekintzak, eta bestelako jarduerak antolatuko ditugu.

 

Iraileko txokoak 2020-2011 urteen artean jaiotako umeei zuzenduta daude, eta goizez izango dira. Izena emateko epea uztailaren 11tik 20era arte egongo da zabalik. 

 

Prezioak:

  • Goiz-txoko (8:00-9:00):               15 €  (Elgoibarko Izarrako bazkideek: 13,5 €)
  • Txoko osagarriak (9:00-13:00):   62 € (Elgoibarko Izarrako bazkideek: 56 €)
  • Biak (8:00-13:00):                        73 € (Elgoibarko Izarrako bazkideek: 66 €)

 

Izena emateko: