Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Irailaren 30ean izango da Elgoibarko Izarraren aurtengo Batzar Orokorra

Irailaren 30ean izango da Elgoibarko Izarraren aurtengo Batzar Orokorra

2025/09/16

Hiru helburu nagusi izango ditu bilerak: 2024an egindakoaren errepasoa egitea izango da bat, bigarrena, 2025ean egiten dihardugunaren berri ematea, eta hirugarrena, eta garrantzitsuena, BARRENetik BARRENAra jauzi egiteko lan-prozesua azaltzea.

Elgoibarko Izarrako bazkideek jaso duzue dagoeneko aurtengo Batzar Orokorrerako gonbita, elkarteko lehendakariak sinatuta. Elkarteak egiten duenaren berri bazkideei emateko izaten da Batzar Orokorra, eta hauek izango dira aurtengo gaiak:    

 

·        Lehendakariaren agurra.

·        2024ari errepasoa eta 2025eko egitasmoak.

·        Bailaratzea: BARRENetik BARRENAra.

·        Galdera-erantzunak.

 

EGUNA: irailak 30, asteartea

ORDUA: 18:30

TOKIA: Kultur Etxeko hitzaldi-gela

 

Zalantzaren bat argitu edo zerbait esan nahi badiguzu: 943 741 626 edo kudeaketa@elgoibarkoizarra.eus

 

Besterik gabe, irailaren 30ean elkarrekin izango garelakoan, eskerrik asko.

 

Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topagunea

Amaia Sastre Osoro