Inauterietako programa antolatu dugu
Elgoibarko Izarrak Elgoibarko Udalarakin lankidetzan, inauterietako programa prestatu dugu ume, gazte eta helduentzat. Otsailaren 14an izango da, eta 17:30ean hasi eta goizeko 02:00ak arteko egitarau antolatu dugu.
AtxutxiKaraokea
17:30etik 19:00etara izango dute 16 urtetik beherako ume eta nerabeek karaokean kantuan eta dantzan jarduteko aukera. Ez da aurrez izena eman behar, nahikoa da momentuan bertan abestiaren aukeraketa egitearekin.
Bertsio Gaua
16 urtetik gorakoentzako eskaintza goizaldeko 00:00an hasiko da eta taldeka zein banaka, abesti bat bertsionatzeko aukera izango dute parte hartzaileek. Horretarako, abesti bat ekarri beharko dute aukeratuta eta playback-a eginez nahiz zuzenean abestuz, emanaldia eskaini beharko dute.
Lau sari ezberdin egongo dira banatzeko:
- Taldeko lehen saria: 250€
- Taldeko bigarren saria: 170€
- Bakarkako saria: 170€
- Sari berezia: 150€
Izena emateko egin klik
Lehiaketaren oinarriak
1. artikulua.- Bertsio Gauean izena eman duten pertsona edo talde, parte-hartzaile kopuruak ez du eraginik izango sari kopuruan.
3. artikulua.- Taldearen bozeramaile bat erabakiko da eta honek jasoko du saria.
- Sormena eta originaltasuna
- Ageriko ahalegina (eskuz egindako mozorroa)
- Jarrera
- Eszenako dinamika ( interpretazioa, koordinazioa, mugimendua)
- Taldearen parte hartzea
5. artikulua.- Epaimahaiak erabakiko ditu irabazleak. Behin lehiaketa amaituta, epaimahaiaren epaia adieraziko da. Epai hori apelaezina izango da.
