Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Inauterietako programa antolatu dugu

Inauterietako programa antolatu dugu

2023/01/27

Elgoibarko Udalak eta Elgoibarko Izarrak inauterietako programa prestatu dugu ume, gazte eta helduentzat. Otsailaren 10ean izango da, eta 17:30ean hasi eta goizeko 02:00ak arteko egitarau antolatu dugu.

AtxutxiKaraokea

17:30etik 19:00etara izango dute 16 urtetik beherako ume eta nerabeek karaokean kantuan eta dantzan jarduteko aukera. Ez da aurrez izena eman behar, nahikoa da momentuan bertan abestiaren aukeraketa egitearekin.

 

Bertsio Gaua

16 urtetik gorakoentzako eskaintza goizaldeko 00:00an hasiko da eta taldeka zein banaka, abesti bat bertsionatzeko aukera izango dute parte hartzaileek. Horretarako, abesti bat ekarri beharko dute aukeratuta eta playback-a eginez nahiz  zuzenean abestuz emanaldia eskaini beharko dute.

Lau sari ezberdin egongo dira banatzeko:

- Taldeko lehen saria: 250€

- Banakako saria: 170€

- Taldeko bigarren saria: 170€

- Sari berezia: 150€

Izena emateko egin klik

Lehiaketaren oinarriak

1. artikulua.- Bertsio Gauean izena eman duten pertsona edo talde, parte-hartzaile kopuruak ez du eraginik izango sari kopuruan.

2. artikulua.- Bertsio Gauean aldez aurretik nahiz egunean bertan eman daiteke izena. 
3. artikulua.- Taldearen bozeramaile bat erabakiko da eta honek jasoko du saria.
4. artikulua.- Hauek dira baloratuko diren irizpideak:

- Sormena eta originaltasuna

- Ageriko ahalegina (eskuz egindako mozorroa)

- Jarrera

- Eszenako dinamika ( interpretazioa, koordinazioa, mugimendua)

- Taldearen parte hartzea

 5. artikulua.- Epaimahaiak erabakiko ditu irabazleak.Epaimahaiaren epaia.- Behin lehiaketa amaituta, epaimahaiaren epaia adieraziko da. Epai hori apelaezina izango da.