Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak HITZALDIA: Orreagako bataila (778)

HITZALDIA: Orreagako bataila (778)

2023/05/02

Biharko hitzaldiarekin amaituko da Goi erdi aroa: Erromaren gainbeheratik Iruñeko erresumaren sorrerara. Mende ilunak argitzen zikloa. Aita Agirre kulturguneko areto nagusian izango da, arratsaldeko 19:00etan hasita.

Errozabalgo gudua gertaera historikoa da, oso ikertua izan arren, zientifikoki aztertu ez dena. XIII. mendetik aurrera eratu zen narrazio historikoa. Gurutzaden Europaren testuinguruan, xede politikoz tindaturiko literaturak, gertakari historikoa eraldatu zuen, gertakariari erantzuten ez dion elezaharra sortuz. Hitzaldi honetan gertakari historikoa eta elezahar ederra aztertuko ditugu, baina bi munduak, errealitatearena eta fikzioarena, eta bi errealitateak, literarioa eta historikoa, bereiziz.

 

Errozabalgo gudua enperadore baten handinahiaren ondorioz sortu zen hondamendia da. Tazitoren hitzetan, kolore guztietako enperadoreek “usurpazioari, hilketari eta desjabetzeari inperio deitzen diote, eta ondoriozko suntsipenari, bakea”.

 

Hizlaria Xabier Irujo izango da. Historialaria eta Nevadako (EE.BB) Unibertsitateko Renoko Euskal Ikerguneko zuzendaria da. Genozidio ikerketetan katedraduna.

 

Eguna: maiatzak 3, asteazkena

Tokia: Aita Agirre kulturguneko areto nagusi

Ordua: 19:00

 

 Antolatzaileak: Ilunberri Achademia eta Elgoibarko Izarra

Laguntzailea: Elgoibarko Udala