Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak HH5 eta LH6 bitarteko haurrentzako udako aisia eskaintzan izen ematea zabalik!

HH5 eta LH6 bitarteko haurrentzako udako aisia eskaintzan izen ematea zabalik!

2020/06/16

HH5etik LH6ra arteko neska-mutilentzako eskaintza izango da eta 10:00etatik 13:00etara garatuko dira jarduerak. Zabalik dago izena emateko epea, eta interesatuek ekainaren 18ra arteko tartea dute horretarako

COVID-19aren pandemia dela eta ez dela, jende pilaketak saihestea eta segurtasun distantzia mantentzea derrigorra da gaitza gehiago zabal ez dadin, eta horregatik, umeentzako udako eskaintza ez da ohikoa izango aurten. Hala ere, haurren aisialdirako eskubidea ahal den neurrian bermatzeko, 6 eta 12 urte bitarteko haurrentzako (2008-2014) aisia eskaintza antolatu dugu Elgoibarko Udalak -Ludoteka zerbitzuaren bidez- eta Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneko Atxutxiamaika Sailak elkarlanean. Eusko Jaurlaritzak ekainaren 7an argitaratutako dekretuara egokitutako eskaintza izango da,  han jasotako neurri murriztaileetara.

argaz

Bi txanda daude aukeran: uztailaren 1etik 15era eta uztailaren 16tik 30era.

Ordutegia, berriz, 10:00etatik 13:00ak artekoa izango da. 

Prezioa 64 eurokoa izango da (Ludotekako bazkideentzat eta Elgoibarko Izarrako bazkideentzat 58 eurokoa).

Izena emateko ondorengo link honetan sartu behar da. Ekainaren 18ra arte egongo da izena emateko aukera.  

Bi txandetako bat aukeratu beharko dute interesatuek, egungo egoeran ahalik eta ume gehienei aukera ematea lehenetsi dugulako. Plaza kopurua gainditzen bada, zozketa egingo da izen emadako guztien artean.

Izena ematen duten guztiei derrigorrezko higiene eta prebentzio neurriei buruzko dokumentua bidaliko zaizue, eta eskaintza berriaren inguruko argibide guztiak emango dizkizuegu. Esan bezala, aurtengoa ez da ohiko udaldia izango eta lanketa berezia egingo da aurten itxialdiak umeei eragin dizkien kalte emozionalak arintzeko eta haurrak elkartu eta jasotzeko herriko lau gune zehaztuko dituzte, jende pilaketak saihesteko. 

Taldeak 8 umekoak izango dira, eta haur talde bakoitzak hezitzaile bera izango du egunero.  Eskaintza, berriz, herrira mugatuko da, eta horrenbestez, ekintza guztiak Elgoibarren egingo dira.