Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Herriko Antzokian bilduko gara gaur, bigarren Euskaraldiari agur esateko

Herriko Antzokian bilduko gara gaur, bigarren Euskaraldiari agur esateko

2020/12/03

Abenduak 3 egun ditu gaur; Euskararen Nazioarteko Eguna da. Bihar, berriz, Euskaraldia ariketaren bigarren edizioa amaituko da. Biak batuko ditugu gaur Herriko Antzokian.

Arratsaldeko 19:00etan izango da hitzordua. Euskarararen Nazioarteko Eguna ospatuko dugu Euskaraldiari agur esanda. 100 lagunetik gora bilduko gara, eta, besteak beste, Elgoibarko EUSKARALDIA Taldeak sortu duen Bigarren Euskaraldia Elgoibarren bideoa sortu dugu. 25 minutuko bideoa da eta atzo aurkeztu genuen jendaurrean, Herriko Antzokian aurkeztuko da bertan. Bideoan, besteak beste, elgoibartarron testigantzak eta bizipenak jasotzen dira, bai norbanakoenak eta baita entitateenak ere.

 

Bestalde,  6000 metroan ere, oxigenoa euskarari dokumentala ere emango da, Felipe Uriarte zuzendariak aurkeztuta. Dokumentalean, besteak beste, 12 euskal gaztek eta 9 xerpa gaztek Himalayako mendietan  bat eginda ikusiko ditugu, bakoitzaren hizkuntza eta kultura elkarbanatuz.

 

Dagoeneko 100 lagunetik gora daude izena emanda, baina bada tokirik nahi duenarentzat. Izena emateko: 943 741 626 telefonora deituta, edota lotura honetan :https://labur.eus/fPKeY