Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Herri Urratsera joateko autobusa antolatu dugu Elgoibar Ikastolarekin elkarlanean

Herri Urratsera joateko autobusa antolatu dugu Elgoibar Ikastolarekin elkarlanean

2024/04/26

Elgoibar Ikastolak proposatuta eta haren iniziatibaz, autobusa antolatu dugu maiatzaren 12an Senperera joateko. Maiatzaren 7an amaituko da izena emateko epea.

Urte askoan egon gara Ikastolen aldeko jaietara joateko autobusak antolatu gabe, baina Elgoibar Ikastolak proposatuta, Herri Urratsera joateko autobusa antolatu dugu Elgoibar Ikastolarekin elkarlanean.

Irteera-ordua eta -tokia: 9:00etan, Txankakuako autobus-geltokian

Itzulera-ordua: 18:30ean irtengo gara Senperetik.

 Izena emateko: Elgoibar Ikastolan, Elgoibarko Izarran edo on-line: https://labur.eus/HerriUrratseraElgoibartik 

Maiatzaren 7a izango da izena emateko azken eguna.

 Prezioa: 10 €

 Ohar garrantzitsuak:

  •  14 urtez azpikoak heldu batek lagunduta joan beharko dira. 
  •  14-18 urte bitarteko gazteen kasuan, tamalez, gure herria oraindik bi estaturen muga administratiboek bereizten dutenez, adingabeak atzerrira irteteko baimena aurkeztu beharko dute autobusera igotzerakoan. Baimen hori lortzeko gaztea eta bere gurasoak Ertzaintzaren bulego batera joan behar dira ezinbestean.
  • Autobusa irteteko, gutxienez 40 lagunek eman beharko dute izena. Gutxieneko kopuru hori betetzen ez bada, autobusa bertan behera geratuko da eta dirua itzuliko zaie izena eman dutenei.

 

ANTOLATZAILEAK: Elgoibar Ikastola eta Elgoibarko Izarra