Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Badator haurrentzako udaldiko oporraldia!!!

Badator haurrentzako udaldiko oporraldia!!!

2017/04/24

Udako oporraldiak heltzear daude, eta Atxutxiamaikak eta Ludotekak, Udalarekin lankidetzan, haurrentzat antolatutako Udako Txokoak eta hainbat egonaldi, Zuhatza eta Askizu. Txokoak 4 proiektutan banatu ditugu adinaren arabera: Apariketan (HH2-HH4), Firin-Faran (HH5-LH1), Abixadan (LH2-LH3) eta Aldenik Alden (LH4-LH6). Izen ematea, apirilaren 24tik maiatzaren 7ra bitartean izango da eta txokoak ekainaren 26etik uztailaren 21era bitartean izango dira.

Izen ematea*

Apirilaren 24tik (Arratsaldeko 16:00etan) maiatzaren 7ra bitartean egin ahal izango da, eta, hiru aukera dituzu hau egiteko:

§  Elgoibarko Izarran: astelehenetik ostiralera, 08:30-14:00 eta 16:00-18:00 bitartean (ostiral arratsaldeak itxita).                   

   943 741 626 aisialdia@elgoibarkoizarra.eus.

§  Ludotekan: astelehenetik ostiralera, 15:00etatik 19:00etara.  943 748 883 ludoteka@elgoibar.org

§  Beheko loturetan "klik" eginez.

 

 *Plazak mugatuak dira.

 

Apariketan (HH2-HH4) egin "klik"

 

 

 

Firin- faran (HH5-Lh1) egin "klik"
 
 
 
 
 
 

Ordainketak**:

Kontu korronte bidez egingo dira. - Kuota bi zatitan ordaintzeko aukera egongo da (erdia izena ematean eta beste erdia udalekua hasi baino 30 egun lehenago). Izen ematea behin betikoa izan dadin, izen-emate fitxa beteta eta ordainketa eginda egon beharko dira.

Deskontuak baliatzeko, bakoitzaren ziurtagiria Elgoibarko Izarrako bulegoan aurkeztu behar duzue 5 eguneko epean.

**Kuota ordaintzeko erraztasunak jarriko ditugu.

ES35 2095 5036 58 1070736292 (KUTXABANK)   

ES55 3035 0007 23 0070065514 (LABORAL KUTXA).  

Kontzeptua: umearen izen-abizenak + Proiektua.

 
 
 
 
 
 
 
 
Badator haurrentzako udaldiko oporraldia!!!

Gogoratu izen emateak 16:00etan hasiko direla