Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Haurrentzako Neguko Oporraldiko eskaintza

Haurrentzako Neguko Oporraldiko eskaintza

2016/11/14

Udako oporraldiaren ostean, Neguko oporraldiaren esperoan daude asko. Itxaronaldia luze egin dakieke, akaso, baina espero baino lehen etorriko da. Atxutxiamaikak eta Ludotekak, Udalarekin lankidetzan, Neguko Oporraldiko eskaintza prest dugu jada, eta azaroaren 14an ekingo diogu izen emateari.

Elgoibarko Izarraren Atxutxiamaikak eta Elgoibarko Udal Ludotekak eskaintza bateratua prestatu dugu aurtengo neguko oporraldirako.

Izen ematea*

Azaroaren 14tik 25era bitartean egin ahal izango da, eta, hiru aukera dituzu hau egiteko:

  • Elgoibarko Izarran: astelehenetik ostiralera, 08:30-14:00 eta 16:00-18:00 bitartean (ostiral arratsaldeak itxita). 943 741 626 aisialdia@elgoibarkoizarra.eus.
  • Ludotekan: astelehenetik ostiralera, 15:00etatik 19:00etara.  943 748 883 ludoteka@elgoibar.org
  • Beheko loturetan "klik" eginez.

 

*Plazak mugatuak dira.

 

 

Apariketan (HH2-HH4)  "klik"

 apariketan


Firin-Faran (HH5-LH1) " klik"

 firin faran

 

Abixadan (LH2-LH3) "klik"

 abixadan


Aldenik-Alden (LH4-LH6) "klik"

 aldenik alden

 

Ordainketak**:

Kontu korronte bidez egingo dira. - Kuota bi zatitan ordaintzeko aukera egongo da (erdia izena ematean eta beste erdia udalekua hasi baino 15 egun lehenago). Izen ematea behin betikoa izan dadin, izen-emate fitxa beteta eta ordainketa eginda egon beharko dira.

**Kuota ordaintzeko erraztasunak jarriko ditugu.

ES35 2095 5036 58 1070736292 (KUTXABANK)   

ES55 3035 0007 23 0070065514 (LABORAL KUTXA).  

Kontzeptua: umearen izen-abizenak.