Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Gurean Bai proiektuaren amaiera

Gurean Bai proiektuaren amaiera

2010/12/13

Hamalau urtez Elgoibarko hainbat sektoretan euskara sustatzeko ahaleginean jardun ondoren, Gurean Bai hitzarmeneko ateak itxi egin dira, egindako lanak merezi izan duelakoan.

1996ko urtarrilean zabaldu ziren Gurean Bai Hitzarmeneko ateak. Elgoibarko 51 elkarte eta entitatek GUREAN BAI esan zuten. Zazpi urtean lanean jardun ondoren, Gurean Bai-Elkarteak hitzarmen-proiektua 2003ko apirilean eten genuen.

 

Gero, 2002 urtarrilean herriko merkataritza-sektorea euskalduntzeko pertsianak jaso ziren Elgoibarren. "Euskara ez daukagu saltzeko" lelopean 131 dendatan sinatu zuten Gurean Bai Merkataritza.

 

Azken urteotan, berriz, Gurean Bai-Ostalaritzarekin jardun dugu buru-belarri. 2007ko uztailean egin genuen aurkezpen irekia, eta 41 ostalarik sinatu zuten hitzarmena.

 

Esan bezala, hamalau urtez lanean jardun ondoren, agur esan diogu Gurean Bai Hitzarmenari. Etapa bat bete dugu eta egindako lanak fruituak eman dituelakoan itxi ditugu ateak.