Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak "Gure natura ezagutzen" programaren 2024ko programa osatu dugu

"Gure natura ezagutzen" programaren 2024ko programa osatu dugu

2024/02/09

Elgoibarko Baso Biziak elkarteak, Morkaiko Mendizaleen elkarteak eta Elgoibarko Izarraren Atxutxiamaika Sailak, zenbait herritarrekin batera, urteko programa honetan bat egin dugu elgoibartarren artean naturarekiko zaletasuna sustatu eta Elgoibarko nahiz inguruetako natura-ezagutza areagotzeko helburuarekin. Ekintza bakoitzaren zehaztasunak data gerturatu ahala zabalduko ditugu.

2024ko lehen ekintza umeentzako zuhaitz landaketa izango da, otsailaren 17an, zapatuan.
Programa osoa eta ekintzen inguruko informazioa eta izen emateak atari digital honetan topatuko dituzu.
Programa hau udalarekin lankidetzan garatzen da.
gure natura24

klik