Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Goazen KORRIKA egitera!

Goazen KORRIKA egitera!

2024/03/18

Aurreko edizio guztietan egin dugun moduan, oraingoan ere KORRIKA egingo du Elgoibarko Izarrak. Toletxe kaleko La Perla tabernaren parean hartuko dugu lekukoa, 12:10ean.

Elkarteko 71 bazkidek jarritako diruari esker erosi ditu Elgoibarko Izarrak KORRIKA egiteko bi kilometroak. Kilometro bat larunbatean egin zuten Atxutxiamakakoek Oibarren, eta bestea asteazkenean egingo dugu Elgoibarren.  

 

Atxutxiamakatik zortzi gaztetxo eta hiru hezitzaile joan ziren Oibarrera; Arene Balzolak eta Maialen Langarak eraman zuten lekukoa. Asteazkenean, berriz, Asier Orbea eta Amaia Sastre izango dira Elgoibarko Izarraren lekukoa eramango dutenak.   

 

Asteazkenean helduko da KORRIKA Elgoibarrera, eta, esan bezala, Elgoibarko Izarrak La Perla tabernaren parean hartuko du lekukoa. 12:00etan bilduko gara bertan. Melitongo zubira arte joango gara korrika, eta han Haritz Euskal Dantzari taldekoei emango diegu lekukoa.  

 

Animatu eta etorri KORRIKA egitera!