Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Gazteek gazteentzako; hizketaldia eta bakarrizketa

Gazteek gazteentzako; hizketaldia eta bakarrizketa

2024/03/08

"Zergatik eta zertarako euskaldun?" programaren baitan, gazteen euskalduntasuna sustatzeko programa jarri dugu martxan. Gazteek gazteentzako sortutako programa da, 16 eta 30 urte bitarteko gazteentzat. Martxoaren 22rako antolatu duten egitaraua ikusgai dago, jada.

Bi jarduera antolatu dituzte egun horretarako. Alde batetik, Geruzak taldeko bi gaztek dinamizatuta, eta, taldetasuna gaia oinarri hartuta, pentsamendu kritiko eta autonomorako espazio bat izango dute gazteek. Ikus-entzunezkoen bitartez eta material osagarrien laguntzaz, eztabaida eta kultur transmisioa sustatuko dute.

Bestetik, Maria Blanco umoregile, aktore eta dantzariaren bakarrizketa izango da Aita Agirre kulturgunean, eta bukaeran, afari-merienda ere egingo dute.

 

 Ekimen hau udalarekin lankidetzan garatzen da