Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Gaur zabaldu da Txiki Eguneko bazkariko izen-ematea

Gaur zabaldu da Txiki Eguneko bazkariko izen-ematea

2013/06/14

Gaur hasi eta uztailaren 19a bitartean eman ahalko duzue izena Txiki Egunerako antolatzen dugun bazkarian bazkaldu ahal izateko. Aurten ere Sigmako aterpean bazkalduko dugu Mauxitxa txarangaren kalejira bukatu ostean.

Txarangaren kalejiran sortutako jai-giroa mantentzeko aparteko aukera eskaini digu azken urteotan antolatutako bazkariak. Joan den urtean 400 lagun inguru bildu ginen Sigmako aparkalekuan eta oraindik ere badago gehiagorentzako tokia!

IZENA EMATEKO bi aukera daude: Elgoibarko Izarrak Ubitarten daukan lokalera etorri eta bertan egitea edo Internetez ematea izena. Uztailaren 19a izango da izena emateko azken eguna. (Garrantzitsua: izena Internetez emanez gero izen-emate fitxa bete ondoren ageri den oharra ondo irakurri. Hor ageri baita dirua non eta zelan sartu behar den).

PREZIOA: 19 euro balio ditu menuak (17 euro bazkideentzat).

MENUA: pasta entsalada, okela gisatua, gazta-tarta, ogia, ura, ardo beltza, sagardoa eta kafea.
(Begetarianoa izanez gero edo menuarekin bestelako arazoren bat izanez gero deitu 943 741 626  zenbakira (Ainhoa) eta topatuko dugu menua aldatzeko modua.)

KAMISETA. Aurten berrikuntza moduan Txiki Egunerako kamisetak atera ditugu. Polit askoak dira, Txiki Egunerako apropos-aproposak. Alboko argazkian ikusi dezakezue diseinua. 10 euro balio ditu kamisetak (bazkideentzat 9) eta Elgoibarko Izarrak Ubitarten daukan bulegoan daude salgai. Aurrez telefonoz (943 741 626 -Ainhoa) deituz gero gorde daiteke kamiseta.