Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Gaur, ostirala, oporrak hartuko ditugu!

Gaur, ostirala, oporrak hartuko ditugu!

2018/07/27

Elgoibarko Izarraren bulegoko ateak eta pertsianak gaur itxiko dira. BARREN jaiekin batera bueltatuko da eta Ubitarteko bulegoa irailaren 3an zabalduko dugu. Ondo-ondo pasa abuztuko oporrak eta irailean izango dugu berriz ere elkarren berri.

Elgoibarko Izarrara ere iritsi da atsedena hartzeko ordua. Hilabeteko oporrak hartuko ditugu eta irailaren 3an bueltatuko gara urtea amaitu arteko erronka eta lanei aurre egiteko.

Aurten ere agenda bete-beteta izango dugu udazkenean. Atxutxiamaikak, adibidez, bere programekin jarraituko du: Kiribil, Aldenik-alden, Neguko oporraldia ...BARREN komunikazioak proiektuak ere, egunero eta astero emango dizue Elgoibarren eta Mendaron gertatzen denaren berri.

Urriaren 6an, berriz, jardunaldi berezia izango dugu. Euskara ala ezkara zikloaren 10. uteurrena da eta egun osoko jardunaldia izango dugu. 

EUSKARALDIA ariketa soziala izango da beste zeregin garrantzitsu bat. Azaroaren 23tik abenduaren 3ra zango da ariketa, baina Elgoibarko EUSKARALDIA Taldeak irailean ekingo die prestakluntza-lanei.

Urteari amaiera emateko, berriz, urteroko ekintzak: Olentzero eta Mari Domingi, Elgoibarko Izarraren aldeko Tonbola, bertso-jaialdia ...

Baina hori dena irailetik aurrera izango da, eta orain oporrak hartuko ditugu.

Ondo-ondo pasa denok eta bueltara arte!