Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Gaueko zerua ezagutzera goaz!!

Gaueko zerua ezagutzera goaz!!

2026/04/13

“Gure natura ezagutzen” programaren hurrengo ekintza gaueko zerua ezagutzeko irteera izango da, apirilaren 17an, 21:30ean, Idotorben.

Ostiral gauean, Jokin Martinezek zerua hobeto ezagutzeko zenbait gako emango dizkigu.

20:30etik aurrera, Idotorben afaltzeko aukera ere izango dugu (bakoitzak etxetik ekarri beharko du jana).

Irteera DOAN izango da eta interesa duen edonor ongi etorria izango da. 

Ekintza hau udalarekin lankidetzan gauzatzen da.

INFORMAZIO GEHIAGO:  www.atxutxiamaika.eus