Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Gaueko zerua ezagutzeko irteera bertan behera

Gaueko zerua ezagutzeko irteera bertan behera

2023/05/17

Gure natura ezagutzeko bere denborak errespetatzea ezinbestekoa da. Kasu honetan, zerua lainotuta egongo da barixakuan, beraz, ezingo dugu gaueko zerua ezagutu. Oskarbi egongo den barixaku batean egingo dugu ekintza. Jakinaraziko dizuegu eguna.

Elgoibarko Baso Biziak elkarteak, Morkaiko Mendizale elkarteak, Atxutxiamaikak eta zenbait norbanakok osatzen dugun "gure natura ezagutuz" programaren baitan antolatu dugu "gaueko zerua ezagutzeko irteera".

20:30ean Idotorben afaltzen hasiko dugu zita (bakoitzak etxetik ekarri beharko du jana).

21:30ean Jokin Martinezek zerua hobeto ezagutzeko zenbait gako emango dizkigu.

Irteera honetan parte hartzeko ez da izenik eman behar.

Ekintza hau udalarekin lankidetzan garatzen da.

 

izarrak