Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak GaraiONera Familia Irteera. Ipuin eguna + NaturArtea

GaraiONera Familia Irteera. Ipuin eguna + NaturArtea

2018/09/07

Hizkuntzaren familia transmisioan eragiteko asmoz GaraiOn NaturArtera joango gara bisita antolatu du Atxutxiamaikaren Kribilduz egitasmoak. Ipuin ezberdinez gozatzeko aukera egongo da egun guztian zehar eta Naturarekin egindako artelanak ikusteko aukera izango dute izena ematen duten familiek.

GaraiOnera Familia Irteera

Arabako lautadako Otaza auzoan kokatuta dagoen GaraiOn Sorgingunera joango gara, bertan antolatu duten ipuin egunaz gozatzera. Horrekin batera naturako elementuekin egindako artelanak ikusteko aukera egongo da, bertako parajeak bisitatu, naturarekin harreman zuzena izan eta naturan jolastu.

Ipuin eguna 2017


Ipuin eguna 2017

Ipuinen Eguna

Arabar ipuin kontalariak biltzen ditugu kontalari eta euren albora Euskal Herriko 11 ipuinzale eta ipuinkontalari biltzen dira eta guztiak izaten dute euren ipuinentzako plaza. Informazio gehiago: GariON webgunea
 

Noiz: irailaren 22an, zapatua.

 ORDUTEGIA AURRERAGO ZEHAZTUKO DUGU

Eraman beharrekoa: hamaiketakoa, bazkaria, askaria eta arropa erosoa.

Prezioa:  16€ pertsonako (Elgoibarko Izarrako eta Ludotekako bazkideek 14€) /   2 urte edo gutxiago duten haurrek doan.

Izena emateko: KLIK 

Izen ematea irailaren 18ra arte izango da.

Ekintza hau udalarekin lankidetzan egiten da.

Nabigatu euskaraz