Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Gaba beltza ospatuko dugu zenbait eragilek elkarlanean

Gaba beltza ospatuko dugu zenbait eragilek elkarlanean

2022/10/19

Gaba beltza antolatu dugu Elgoibarko Hezkuntza Mahaiko eragileok, garai bateko usadioen usainean

Urriaren 31n Arimen Gaua ospatzeko ohitura Euskal Herriko txoko askotan oso zabaldua zegoen sasoi batean. Iluntzean haur eta gazteek bide bazterretan arbi eta kalabaza hustuetan kandelak ezkutatzeaz gain, etxez etxe eske errondak egiten zituzten, neguan ospatzen diren beste jai ezagunetan bezala, eta usadio horren esentzia berreskuratu nahi dute orain Elgoibarren Hezkuntza Mahaian bildu garen eragile ezberdinek, elkarlanean. Asmo horrekin antolatu dugu Gaba beltza. Horren barruan, urriaren 26an, kalabazak hustuko dituzte udal ludotekan, eta biharamunean, mozorroak prestatuko dituzte. 16:30ean bilduko dira bi egunetan, lanerako. Hilaren 28rako, berriz, ibilaldi beltza iragarri dugu, eta familian parte hartzeko proposatu dizuegu. 19:30ean abiatuko gara Kalegoen plazatik, oihal eta arropa zaharrak jantzita, eta Maalara arteko bidea egingo dute elkarrekin. Tarte horretan kaleko argiak itzaliko ditu Udalak eta erakusleihoak Egurreko ikasleek egindako artelanekin egongo dira apainduta. Ibilbidean zehar zenbait eragilek; Inazio Bereziartua musika eta dantza eskolak, adibidez, girotzeko hainbat ekintza egingo dituzte. Azkenik, Maalan, ekitaldi batekin emango diogu azkena. Horretarako, 18:00etatik aurrera, Kalegoen plazan, atontze tailerra jarriko da. Oihalak eta margoak eramango dira han mozorrotu nahi dutenentzat.

Azaroaren 2an, berriz, Atxutxiamaikak Udalaren laguntzarekin sortu eta  Azpeitiko Kulturaz Kultur Kooperatibak digitalizatu duen Kanela, kalabazak eta gatxak ipuina proiektatuko da Herriko Antzokian. Heriotza bera eta heriotzak lantzeko modu ezberdinak landu dituzte eskoletan ipuin hori baliatuta. Ondoren, Coco filma emango da. Lee Unkrich zinema zuzendariak zuzendutako eta Pixarrek ekoiztutako fantasiazko animazio filma da Coco eta Mexikoko Heriotzaren Eguneko tradizioetan oinarrituta dago.

El cartel en bilingüe KLIK

Ipuina ikusteko egin KLIK