Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Familia Eguna, azkenean Maalan izango da!

Familia Eguna, azkenean Maalan izango da!

2017/05/08

Atxutxiamaikaren Kiribilduz egitasmoak, Udal Ludotekarekin elkarlanean, familien hizkuntza ohituretan eragin eta gurasoei zein umeei euskara erabiltzeko espazioak eskaini nahi dizkie. Horretarako, maiatzaren 27an, Familia Eguna antolatu dugu Maalan.

Idotorben egin beharrean Maalan egingo dugu Familia Eguna, maiatzaren 27an, datorren zapatuan. Ekintza asko daude antolatuta egun horretarako eta ahal den jende gehienak parte har dezan bazkariarekin hasiko ditugu Familia Eguneko ekitaldiak
Maiatzaren 27an, zapatuan, Familia Eguna ospatuko dugu Ludotekarekin elkarlanean, Maalan. Helburua familiei elkar ezagutzeko eta harremanak euskaraz sendotzeko espazioa eskaintzea da. Era guztietako jarduerak izango dira bertan: jolasak, magia heldu eta haurrentzat, erromeria...  14:00etan hasiko de eta bazkarirako, Sahatzuk bertan prestatuko duen paella jango dugu. Askaria, denen artean partekatuko dugu, beraz, familiako errezeta sekreturen bat baduzue, edota mazedonia, tarta, gailetak... egiteko abilezia baduzue, ekarri eta denon artean dastatuko ditugu.

 

Ordua eta lekua: 14:00etan Maalan

 Izen-ematea maiatzaren 23a baino lehen. "Klik" HEMEN, Ludotekan edo Elgoibarko Izarran.

Doakoa da.