Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Euskararen Nazioarteko Eguna antolatzeko bilera egingo dugu ostegunean

Euskararen Nazioarteko Eguna antolatzeko bilera egingo dugu ostegunean

2013/10/07

Ikastolak, Herri Eskolak, Institutuak, Udal Euskaltegiak, AEK Euskaltegiak eta Elgoibarko Izarrak deituta bilera egingo dugu datorren ostegunean, urriaren 10ean, aurtengo Euskararen Nazioarteko Eguna herritarrok elkarrekin ospatu eta aldarrikatzeko.

Abenduaren 3an ospatzen den Euskararen Nazioarteko Egunaren harira, bilera batean parte hartzeko deialdia egin nahi diegu Elgoibarko euskaltzale guztiei.
Hona hemen, bileraren deitzaileek elkarrekin adostutako gonbidapena. Zabaldu mesedez lagun, lankide edo eta familikoen artean. Batu gaitezen ostegunean, Euskararen Eguna elkarrekin antolatzeko. 18:30ean izango da bilera, Kultur Etxeko Sotoan.

 

Agur t’erdi,

Abenduaren 3an ospatzen den Euskararen Nazioarteko Egunaren harira, bilera batean parte hartzeko gonbidapena duzue honakoa.

Urte luzeak daramatzagu abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen, eta gure herrian ere antolatu izan dira gauzak egun horren bueltan. Baina betiere, herriko eragile bakoitzak bere kabuz egin izan du lan. Aurtengoan, ordea, Euskararen Nazioarteko Eguna elkarrekin ospatzeko eta aldarrikatzeko eguna dela baloratuta, prest gauden guztion artean zerbait antolatu nahian gabiltza.

Ikastolako, Herri Eskolako, Institutuko, Udal Euskaltegiko, AEK Euskaltegiko eta Elgoibarko Izarrako ordezkariak bi bileratan bildu ostean, bilera batetarako deialdi irekia egitea pentsatu dugu.

Hortaz, Euskararen Nazioarteko Eguna elkarrekin ospatu eta aldarrikatzeko proposamena lantzeko bilera egingo dugu.

Eguna: urriak 10
Ordua: 18:30
Lekua: Kultur Etxeko Sotoa

Asko eskertuko dizuegu etorriko zareten ala ez aurrez jakinaraztea (943 741 626 / komunikazioa@elgoibarkoizarra.com –Ainhoa-).

Sotoan elkar ikusiko dugulakoan,

-Elgoibar Ikastola, Herri Eskola, Elgoibarko Institutua, Udal Euskategia, AEK Institutua, Elgoibarko Izarra-