Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Euskararen eguneko esaldi lehiaketa

Euskararen eguneko esaldi lehiaketa

2018/10/17

Elgoibarko Izarrak eta Gaztelekuak, euskararen eguneko esaldi lehiaketa antolatu dugu laugarren urtez. DBH eta BATXIko ikasleentzako antolatu da lehiaketa, eta euskarari lotuta egon behar du esaldiak. Lehiaketa irabazten duen esaldiarekin kamiseta bat prestatuko dugu, eta 13-18 urte bitarteko nerabeen artean banatuko dugu, doan.

Saria: 100 euroko balea, herriko dendetan gastatzeko.

Lehiaketan parte har dezakete: DBH eta BATXIko ikasleek.

Esaldiak entregatzeko epea: urriak 26

Nola hartu daiteke parte?

Whatsapp bidez: 628 170 330

Instagram bidez: @elgoibarkogaztelekua

Emailez: gaztelekua@elgoibar.org

Oharra: esaldiak ezingo du euskara hitza izan.

Lehiaketa hau Udalarekin lankidetzan antolatu dugu