Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Euskararen eguneko esaldi lehiaketa

Euskararen eguneko esaldi lehiaketa

2015/10/02

Atxutxiamaikak eta Elgoibarko Gaztelekuak antolatuko dute DBH eta BATXIko ikasleentzako esaldi lehiaketa. Lehiaketa irabazten duen esaldiarekin kamiseta bat prestatuko dugu, eta 13-18 urte bitarteko nerabeen artean banatuko dugu euskararen egunaren bueltan, doan.

Saria: 100 euroko balea, herriko dendetan gastatzeko.

Lehiaketan parte har dezakete: DBH eta BATXIko ikasleek.

Esaldiak euskararekin zerikusia izan behar du.

Esaldiak bidaltzeko epea: urriak 30

Nola hartu daiteke parte?

Whatsapp bidez: 628 170 330

Instagram bidez: @elgoibarkogaztelekua

Twitter bidez: #365esaldi